Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkarteak, Kirol eta Osasunari buruzko V. Jardunaldia ospatu du gaur goizean Iruñeko Civican-ean. Ekitaldira 150 ikasle eta profesional baino gehiago joan ziren, Nafarroako kirolarien hitzaldiak bertatik bertara ezagutzeko.

Nerea Pena eta Izaskun Osés: Tokio 2020ko esperientzia olinpikoa

Nerea Pena, Emakumezkoen Selekzioko Eskubaloi Jokalaria, eta Izaskun Osés, erdi-distantziako atleta paralinpikoa, AEDONAko Kirol eta Osasunari buruzko V. Jardunaldia hasi zuten Tokio 2020ko jokoetan izan zuten esperientzia kontatzen.

Korrikalari paralinpikoak azaldu zuenez, esperientzia olinpikoa “edozein kirolariren ametsa da, lor daitekeen gauzarik handiena.” Penarentzako Tokion izandako esperientzia zapore gazi-gozoa du, final-laurdenetako porrotagatik eta lesioagatik, eta adierazi zuen “inoiz ez zarela ohitzen hutsik dagoen pabiloi batean jokatzera.”

Pena eta Osesek ere gogoratu zuten konfinamendua nola igaro zuten, eta beren lan nagusia forma fisikoa mantentzea zela azaldu zuten. Eskubaloiko jokalariarentzat geldialdi hori deskonexio-une bat izan bazen, Osesek azaldu zuen hori ezinezkoa izan zitzaiola bere 2 urteko semearekin eta 2016ko Rio jokoen ondoren bizi izan zituen buruko blokeo desberdinengatik. «Orain, psikologoak gure eguneroko ohikerian sartzen dira, goi-lehiaketan presio eta itxaropen handiak baitaude», azaldu zuen.

Pena jarraitu zuen: “Gai honek ikusgarritasun handiagoa du, baina kritikatuagoa ere bada. Osasun mentala garrantzitsua da bizitzan, oro har”.

Eliteko kirolariaren errealitatean sakondu zuren: diru-laguntza eta sostenguekin bizitzea, kontratu bat berritzeko errenditzea, amatasuna eta kontziliazioa. Nerea Penak, gaur egun Norvegiako Vipers taldean dagoenak, bizi-plangintza posiblea dela esan zuen, baina prozesu geldoa dela.

“Gure errebindikazio bat da, gure arteko sostengua eta ere mutilena, gero eta gehiago inplikatzen direla. Estatu guztietan egin behar den gauza bat da”, ondorioztatu zuen eskubaloiko jokalariak.

 

Nerea Pena eta Izaskun Osés-i egindako elkarrizketa

Iñaki Narros: Kirol profesionalaren ondorengo bizitza

Bigarren hitzaldian, Nafarroako Basket-eko kapitain ohiak, Iñaki Narrosek, bere ibilbide profesionala gogoratu zuen, 8 urterekin saskibaloia aurkitu zuenetik aurtengo ekainean kantxei agur esan eta bere bizitza profesional berriari ekin zion arte. “Oso zoriontsua izan naiz, askotan negar egin dut, askotan amore eman nahi izan dut”, hasi zuen bere hizketa.

Gogoan izan zituen jokalari gazte gisa egin zituen lehen urteak: Moskuko 1998ko Gazte Olinpiadan, Espainiako Selekzioarekin batera, eta Pau Gasol gazte batekin egindako entrenamenduak, Urrezko Juniorrean.

Eliteko saskibaloiko jokalariaren errealitate kontatzen jarraitu zuen: 18 urterekin lehen kontratu profesional batekin nagusitzea, taldean lehiatzea baina baita taldeko kideekin ere kontratuak berritzeko, klubaz aldatu, eta Akilesen tendoia haustea eta azkar sendatzea bezalako lesioak. “Lesioagatik gelditzea mundua eroriko balitzaigu bezala da, udan kontratua berriz negoziatzeko etiketa bat jartzen dizutelako”, azaldu zuen Narrosek.

Orain, bost hilabete erretiratuta daramatzala, bere burua opor luze batzuetan bezala dagoela esan zuen, “ez dut txipa aldatu”. Hala ere, saskibaloiarekin lotuta jarraitzen dut Basket Navarra-ren harrobiarekin elkarlanean, gazteekin kirolaren balioak lantzen eta esperientzia pertsonaletik abiatuta: “neska-mutilek anbizio edo helburu faltagatik uzten dute kirola. Profesionalak izatea ez bilatzeko esaten diet, ikasten jarraitzea, eta izan behar bada, profesionalak izango dira”, esan zuen Narrosek.

 

Iñaki Narros-i egindako elkarrizketa

 

Virginia Finol: Nola prestatu munduko emakumerik sasoikoena izateko

Ondoren, Virginia Finol, CrossFit-eko atletak, Álex Fernández prestatzaile fisikoarekin eta Iñaki Domínguez fisioterapeuta eta nutrizionistarekin batera, 2021eko CrossFit Games txapelketan izandako esperientzia kontatu zuen. “CrossFit-a erabat ustekabea da. Ez dakizu zeri egin beharko diozu aurre lehiaketa egunera arte”, azpimarratu zuen Fernándezek.

Hirurek Iruñeko CrossFit-en box batean entrenatzen ezagutu zuten elkar eta gogoratu zuten sintonia ona zutenez, bat egin zutela kirol honetako lehiaketa mailara pasatzeko. CrossFit Games-etara iristea helburu bat ote zela edo ez egindako galderari, Virginia Finolek erantzun zuen: “Gure bertsiorik onena izateko entrenatzen gara, baina Open CrossFit Games-a egiten dugu gure burua probatzeko. Erretiratzeko asmoa nuen. Baina konstantea zarenean eta maila hobea izateko entrenatzen duzunean, emaitzak ailegatzen direla ikusten da”.

CrossFit kirolarien bizitza horri dagokionez, Finol, Fernández eta Domínguez Espainian ezin dela marka, babesle edo beketatik bizi azaldu zuten. Lehiaketa, sailkapen, izen-emate eta bidaia guztiak kirolariak berak ordaindu behar ditu.

 

Virginia Finol-i egindako elkarrizketa

Osasuna – Verleal: Babesletzaren garrantzia futbol profesionalean

Kirol eta Osasunari buruzko V. Jardunaldiko hitzaldiak Osasuna eta Verleal enpresen kirol babesarekin amaitu ziren, Xabier Larraya eta Myriam Ariz marketing arduradunekin.

Bi profesionalek Osasunaren eta Verlealen balioen garrantzia azpimarratu zuten, Nafarroarekin duten konpromisoa eta gizartearen osasunean eta ongizatean erreferente izatea. “Osasuna elementu bateratzailea izaten saiatzen da, balioak identifikatzeaz gain, irudia eta marka ere baditu”, adierazi zuen Larrayak.

“Verlealentzat, gure lurrarekiko eta Nafarroako barazkiarekiko harrotasuna erakutsi nahi genuen. Eta Osasuna gure lurraldeko kluba da”, esan zuen Arizek. Osasunaren babesa barazki izoztuen markagatik bi marken hazkundea bilatzen duten balioen elkarketa bat dela jarraitu zuen azalduz.

Xabier Larraya (C.A. Osasuna) eta Myriam Ariz (Verleal) arduradunei egindako elkarrizketa

Emakumezkoen AEDONA Sariak 2021

AEDONAren Kirol eta Osasunari buruzko V. Jardunaldiaren amaiera AEDONA Sarien banaketarekin itxi zen aurten ere, alderdi guztietatik Nafarroako kiroleko emakumeak aintzat hartzea helburu duten sariak.

Aurten, sarituak izan dira: Ruth Arza (Abiadura patinatzailea), Banakako Kirol Sariarekin, bere emaitza onengatik eta kirol honetan daukan ibilbide oparoagatik. Munduko Irristatze Txapelketan parte hartzeagatik ezin izan zuen jardunaldira etorri baina eskerrak emateko bideo bat bidali zuen.

María Ángeles Urmenetak, Nafarroako Taekwondo Federazioko Lehendakariak, Kirol Kudeaketa Saria jaso zuen, kirol honekin duen konpromezuagatik eta bere kirol ibilbide luze eta aintzatesiagatik.

Futbol-aretoko epailea, Leticia Romero, Kirol Sari Teknikoa jaso zuen, emakumezkoen zein gizonezkoen partiduetan epaile-lana egiteagatik eta lanbide hori ikusarazteagatik.

Azkenik, saskibaloi egokituko jokalari eta atleta paralinpikoa, Beatriz Zudaire, Emakumezkoen Kirol Kolektiboko Saria jaso zuen Espainiako Saskibaloi Selekzio Egokituaren eta Tokioko Joko Olinpikoetara joan zen taldearen kide izateagatik.

AEDONAk eskerrak eman nahi dizkie Nafarroako Kirolaren Institutuari, Iruñeko Udalari, Europako Foroari, Irunberri BHIri, Escola Vitaeri eta Kirol eta Osasunari buruzko V. Jardunaldian parte hartu zuten kirolari profesional guztiei.

 

Emakumezkoen AEDONA Sariak 2021 jaso zuten sarituei egindako elkarrizketa