AEDONAk, Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkarteak, Kirol eta Osasun Jardunaldiak antolatu ohi ditu, osasunaren eta kirolaren sektoreko ikasle eta profesionalentzat. Elkarteak helburu nagusi hauek ditu, besteak beste: kirola sustatzea, bazkideen eta, oro har, herritarren osasuna hobetzea, eta kirolaren berezko balioak suspertzea.

AEDONA Kirol eta Osasun Jardunaldien xedea da helburu horiek betetzea, ekitaldi erakargarri eta interesgarria eskainita, aldi berean ikasleen prestakuntza osatu eta jardunean dauden profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzen duena.