logo S.D.R. Arenas - AEDONA

Bisitatu sdrarenas.com

Mosquera k. 1, 31500, Tutera
Tel.: 948 820 308 E-posta: secretaria@sdrarenas.com

Sociedad Deportiva Recreativa Arenas kirol- eta gizarte kluba da, Tuteran, Nafarroako hegoaldean. Ebro ibaiaren ertzean kokatuta dago, edertasun handiko paisaia- eta natura-inguru batean.

Irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eta helburu hauek ditu:

  • Kirol-jarduerak eta jarduera fisikoak sustatu eta praktikatzea, kirolak bultzatuta, bai gizarte-aisialdikoak, bai federatuak, elkartean bertan zein elkartetik kanpo.
  • Bazkideen eta antolatzen diren jardueren parte-hartzaileen giza eta kirol heziketa.
  • Bazkideei elkartzeko leku atsegina eskaintzea, kultura, oro har, eta legezko aisialdia bazkideen artean sutatuta.
  • Gazteentzako jarduerak sustatu eta garatzea, bai kirol-arlokoak, bai jolas- eta kultura-arlokoak, elkartearen barruan gazte-atalak sor daitezela bultzatuz.

Elkartea 1951. urtean sortu zen. Pixka bat lehenago, berrogeiko hamarkadaren erdialdean, tuterar batzuek futbol-talde bat sortu zuen; hasiera batean, Koskas deitzen zen taldea, baina, laster, Arenas de Educación y Descanso izena hartu zuen. Futbol-talde horretatik sortu zen, hain zuzen ere, Sociedad Deportiva Arenas; haren eratze-akta 1951ko ekainaren 11koa da, eta “Peña Arenas” izendapena jaso zuen.

Ebroren ertzean zegoenez, elkarteak ibaia erabiltzen zuen udako bero itogarriak arintzeko. 1960an erosi zuen bere lehen lurzatia, utzitako lokalak baitzituzten hiriko erdialdean ordura arte . Erosketa horren ondoren inauguratu zuen elkarteak udako lehen igerilekua, 1961ean. Horrez gain, areto soziala, aldagelak (banakako kabinekin) eta “atezainarentzako etxea” ere eraiki ziren.

Gero, lur gehiago okupatu eta eraikuntza berriak egin ziren, hala nola egungo eraikin soziala eta igerileku estalia, 1995. eta 1996. urteetan. Baina hori guztia ez zen nahikoa gure bazkideen eskariak asetzeko; gabeziak zeuden oraindik elkartean garai haietan, kirol-arloan batez ere.

Hori dela eta, 1998an, beste hiru lursail erosi ziren; 16.500 metro koadroko azalera du egun elkarteak guztira. Espazioa handituta, elkarteak Kirol eta Gizarte Azpiegituren Plan Zuzentzailea eskatu zuen.

Azken bost urteetan, plan horretan jasotako obrak egin dira, modu ordenatuan denboran zehar: aisiarako eremuak (erretegiak, berdeguneak handitzea), kirol-instalazio berriak (kiroldegia eta pistak: tenisa, padela, squasha eta erabilera anitzekoa) eta eraikin sozial berria, non kirol-ikastaroetarako aretoak baitaude; horiez gain, diskoteka berritu da. Helburua dauden zerbitzuak hobetuz joatea da, espazioen aldez aurreko antolamenduarekin eta behar berriei ateak irekita utzita.

Sorrera-urtea: 1951
Bazkide-kopurua: 4.500
Gutxi gorabeherako azalera: 16.500 m2

Instalazioak

  • Igerileku estalia, aisiakoa eta plisti-plasta ibiltzekoa
  • Aldagelak
  • 4 sauna
  • Gimnasioa
  • Kiroldegia (saskibaloia, tenisa, areto-futbola eta badmintona)
  • 2 squash-pista
  • Kanpoko tenis-pista
  • Erabilera anitzeko pista (tenisa eta areto-futbola)
  • 3 padel-pista, horietako bat estalia
  • 6 jarduera-areto (aerobica, pilatesa, spinninga, trx-a, gap-a,
    hip-hopa, judoa, gimnastika, yoga, etab.)

Bestelako instalazioak

Ostatu-jatetxea, telebista- eta hitzaldi-aretoa, erakusketa-aretoa, ludoteka, urtebetetzeak ospatzeko aretoa, piraguak gordetzeko hangarra, berdeguneak haur-parkearekin eta hondar-eremuarekin, eta solarium-terrazak.

Kirol federatuak

Igeriketa, Saskibaloia, Triatloia, Tenisa.

Instalazioak

  • Igerileku estalia, aisiakoa eta plisti-plasta ibiltzekoa
  • Aldagelak
  • 4 sauna
  • Gimnasioa
  • Kiroldegia (saskibaloia, tenisa, areto-futbola eta badmintona)
  • 2 squash-pista
  • Kanpoko tenis-pista
  • Erabilera anitzeko pista (tenisa eta areto-futbola)
  • 3 padel-pista, horietako bat estalia
  • 6 jarduera-areto (aerobica, pilatesa, spinninga, trx-a, gap-a,
    hip-hopa, judoa, gimnastika, yoga, etab.)

Bestelako instalazioak

Ostatu-jatetxea, telebista- eta hitzaldi-aretoa, erakusketa-aretoa, ludoteka, urtebetetzeak ospatzeko aretoa, piraguak gordetzeko hangarra, berdeguneak haur-parkearekin eta hondar-eremuarekin, eta solarium-terrazak.

Kirol federatuak

Igeriketa, Saskibaloia, Triatloia, Tenisa.