AEDONA kluben trukea

2023 – 2024 DENBORALDIA

Honela arautuko da AEDONAko kide den edozein klubetara sartzea.

Neguko denboraldian, beste AEDONA klub bateko bazkide bat sartzen ahalko da baldin eta sarreran bazkide heldu anfitrioi batekin badago.

Sartzean, gonbidatuak jatorrizko klubeko txartela utzi beharko du sarbide-kontrolean, eta ateratzean jaso, bazkide anfitrioi batek lagunduta.

Klub bakoitzeko bazkide anfitrioiak erreserbatu beharko ditu instalazioak, klub bakoitzak ezarritako araudi partikularra errespetatuta. Klubak gimnasioak, jarduera gidatuak edo spak baldin baditu eta bazkideek gehigarri bat ordaindu behar badute haiek erabiltzeagatik, beste klubetako gonbidatuek ezin izango dituzte erabili.

Sarreraren prezioa 5 € izango da.

Eskaintzak urte osorako balio du, udako denboraldian izan ezik (ekainaren 1etik irailaren 30era).

Sartzeko ordutegiak: kontsultatu klub bakoitzean bazkide gonbidatuak instalazioetan sartzeko ordutegia.

Hona hemen klub bakoitzaren ordutegia:

KLUBA Egunak Ordutegiak
A.D. San Juan Astelehenetik igandera 8.00-22.00
C.D. Larraina Astelehenetik igandera

Larunbat, igande eta jaiegunetan

8.00-22.00

9.00-21.00

C. D. Amaya Astelehenetik igandera 8.00-22.00
Club Natación Astelehenetik igandera

Larunbat eta igandeetan

08.00 – 16.00

14.00-22.00

Club de Tenis Pamplona Astelehenetik ostiralera 8.00-14.00
I. Oberena Astelehenetik igandera 8.00-22.00
S.D.C.R. Anaitasuna Astelehenetik ostiralera

Larunbat eta igandeetan

8.00-16.00

8.00-21.00

S.D.C. Echavacoiz Astelehenetik igandera 9.00-20.00
U.D.C. Rochapea Astelehenetik igandera 9.00-21.00
UDC. Txantrea KKE Astelehenetik igandera 8.00-16.00
SDR Arenas Astelehenetik igandera 8.00-21.00
Señorío de Zuasti Astelehenetik igandera 9.00-21.00