AEDONAk autokontsumorako eguzki-energiari buruzko jardunaldi bat antolatu du. Lan-saioan, autokontsumoak Iruñeko energia-eredua aldatzeko eta gizarte- eta ingurumen-onurak nahiz onura ekonomikoak sortzeko dituen aukerei buruz hitz egin da. Gainera, Fermin Alonso Proiektu Estrategikoen, Mugikortasunaren eta Jasangarritasunaren zinegotzi ordezkariak eta Javier Zardoya Illana Udal Energia Agentziako arduradunak 2030erako Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Estrategia azaldu dute.

Izan ere, energia berriztagarrien alde egin dugun apustuan, AEDONAko bi klubek, Donibane eta Oberena, eguzki-panelak jarri dituzte bere instalazioetako eraikin batean, autokontsumorako energia sortzeko.

Berri osoa