AEDONAn oso ondo dakigu gure klubek egiten duten jarduerak eragina duela bizi garen ingurunean.

Horregatik, “Zuk aztarna uzten duzu” kanpaina jarri dugu martxan, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera egin dugun aztarna hidrikoaren eta karbonoaren azterketan oinarrituta.

Azterlanaren helburua klubek baliabide naturaletan egiten dituzten jarduerek duten eragina kuantifikatzea, bazkideen ohituren diagnostikoa egitea eta eragin hori murrizteko gomendio batzuk lortzea da.

AEDONArentzat funtsezkoa da gure ingurumen-inpaktuaren irismena ezagutzea, kontsumo-ohiturak aldatzeko, baliabideak optimizatzeko eta ingurumena gehiago errespetatzeko.

Ekintza bakoitzak balio du, eta zu funtsezko pieza bat zara. Klub hobea sortzen laguntzen diguzu?

Kontsultatu kanpainaren informazio osoa