AEDONAK euskara gehitu du web-orrian, sare sozialetan, berri albisteetan eta bere adierazpenetan. Elkartearen komunikazio elebidun berri honek AEDONA klubetako bazkide askoren kulturaren eta Nafarroako errealitate linguistikoaren isla izan nahi du.

Imagen slider Nueva Web AEDONA

Horretarako, AEDONAren webgunea eguneratu dugu, elkarteak proposatutako zerbitzuak eta edukiak berrantolatzeko eta, horrela, edukien euskarazko bertsioa txertatzeko.

Behin webgunea abian jarrita, albisteen sekzioan, AEDONAren sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram), informazio-boletinetan, adierazpenetan eta prentsa-oharretan komunikazioa gaztelaniaz eta euskaraz idatziko dugu.

Komunikazio elebidunaren etapa berri honekin, AEDONAk eta beste 11 klubek urrats bat eman dute bazkideen zein Nafarroako herritar guztien osasunarekiko, kirolarekiko, kulturarekiko eta gizarte-ongizatearekiko konpromezuan.

 #15urtenafarroarenaldelanean