Aedonak, Gizakia Helburu Fundazioarekin batera, partaidetza-tailer batzuk jarri ditu abian, 14 eta 17 urte bitarteko gazteen adikzioei buruz. AEDONAko kirol-klubetan bazkideentzat egingo diren tailerrak 1:30 inguruko iraupena izango dute eta honela antolatuta egongo dira:

  • Gazteei zuzendutako hitzaldia: arrisku-portaerak eta horiei lotutako kalteak murriztera, arriskuetatik babesteko trebetasun eta baliabide pertsonalak garatzera, erabakitzeko gaitasun pertsonala indartzera, aisialdi osasungarriko jardueretan inplikatzera eta eskolako edo laneko errendimendua hobetzera bideratuak egongo dira.
  • Familientzako, profesionalentzako eta begiraleentzako tailerra: arrisku-portaerei eta drogei buruzko informazioa ematera, jokabide arriskutsuen garapenean zer alderdik eragiten duten ulertzera eta kirol-eremuan gerta daitezkeen adikzio-egoerak antzematen laguntzera bideratuak egongo dira.

Bi tailerrak gaiaren ezagutza sakonetik landuko dira, Suspertu programari esker, osasuna eta kirola sustatzearen garrantziaz hausnartzeko helburuarekin.

?? Kirol klubetako hitzaldien ordutegiak

Animatu eta parte hartu! ?